CCN

Zibersegurtasun Nazionala

Segurtasun nazionala, Zuzenbide Estatua, oparotasun ekonomikoa eta gizartearen eta administrazio publikoen funtzionamendu normala mehatxa ditzaketen zibermehatxuak daude.

Hori dela eta, eta Inteligentzia Zentro Nazionaek mehatxuei eta ahultasunei buruzko ezagutzan oinarrituta, 2004an Zentro Kriptologiko Nazionala (CCN) sortu zen. CCNren esfortzu nagusiak ziberespaziotik datozen arriskuak eta mehatxuak murriztea dute helburu, Informazioaren Segurtasuneko Gorabeherei Erantzun Taldearen bidez (CCN-CERT).

Era berean, produktu eta sistema seguruen erabilera sustatzen saiatzen da, Ziurtapen Erakundea (OC) osatzen baitu.

Zentro Kriptologiko Nazionala (CCN)

CCN da Administrazio Publikoko erakunde ezberdinetako informazio eta komunikazio teknologien zerbitzuen segurtasuna bermatzeaz arduratzen den organoa da, bai eta informazio sailkatua tratatu, gorde edo transmititzen duten sistemen segurtasuna ere.