CNI-Centro Nacional de Inteligencia

Espainiako Gobernua – Defentsa Ministeriora joan

Zona de cabecera

Zona de logotipos

Inteligentzia Zentro Nazionalaren hasierako orrialdea

Elección de idioma, Menú superior y Zona de búsquedas

Zona de contenidos

Localizador

Hasiera > Zer da CNI?

Contenido principal

Zer da CNI?

Esparru nazional eta internazionalen erronka berriak ikusirik, Espainiak Inteligentzia Zerbitzu berri eta espezializatu baten beharra nabarmendu zuen, erronka berri hauei modu eraginkorrez aurre egiteko.

Behar honi betetzeko Inteligentzia Zentro Nazionala (CNI) sortzen da; Espainiaren independentzia edo lurraldeko segurtasuna, interes nazionala, Zuzenbide-Estatu eta bere instituzioen egonkortasunaren kontra doazen edozein arrisku, mehatxu edo eraso saihesteko eta aurreikusteko Gobernu Presidenteari informazio, analisi, ikerketa edo proposamenez hornitzeaz arduratzen den Erakunde publikoa. (1. Art. 11/2002 Legea).

Zer da CNI?Orden juridikoaren menpekotasun-printzipioak zuzentzen du Inteligentzia Zentro Nazionala. Ondoko bi legeek ezartzen duten moduan burutzen du bere jarduera CNIk: 11/2002 Lege Organikoa, maiatzaren 6koa, CNI arautzen duena, eta 2/2002 Lege Organikoa, maiatzaren 6koa, Inteligentzia Zentro Nazionalaren aurrez-aurretiko kontrol judizialaren arautzailea.

CNIk beste herrialdetan bi edo gehiago Inteligentzia Zerbitzuk betetzen duten lana burutzen du. Honek errazten du koordinazioa eta arlo osagarrien arteko Inteligentziako trukaketa, baliabideak aprobetxatuz. Era berean, CNIk Estatuko beste informazio zerbitzuekin dihardu elkarlanean. Haien arteko koordinazioaz Inteligentzia Arazoetarako Gobernuaren Batzorde Delegatua (6. art. 11/2002 Legea), Gobernuaren Presidenteordea buru duena, arduratzen da, Inteligentzia erkidego bat osatzeko.

Bere jarduera burutzeko, CNIk fondo erreserbatuetatik urteroko asignazioa badu, hauen erabilera eta kontrola 11/95 Legeak arautzen dituelarik. Fondo erreserbatu hauek (baita ere Barne, Defentsa eta Kanpo Arazoetako Ministerioek kudeatzen dituztenak) Zerbitzuaren jarduera edo iturriekin lotuta dauden identitateak, gertaerak, tokiak edo datak babesteko erabiltzen dira. Hala ere, honek ez du esan nahi kontrolpean ez daudenik, zeren eta justifikazio eta kontrol sistema berezi bat badago; 11/2002 Legeak, maiatzaren 6koak, Inteligentzia Zentro Nazionala erregulatzen duenak, ezartzen du Zentroaren jarduerako Legebiltzarraren kontrol printzipioa. Lege honek, Legebiltzarraren autonomia errespetatuta, gastu erreserbatuez arduratzen den Batzordeari CNIren jarduera kontrolatzea dagokiola agintzen du. Batzorde honetan Estatu-Idazkari Zuzendaria aldizka agertzen da.


Zona de pie de página

AA mailako erabilerraztasunaren balidatzailera joan. Leiho berri batean zabaltzen da.