CNI-Centro Nacional de Inteligencia

Espainiako Gobernua – Defentsa Ministeriora joan

Zona de cabecera

Zona de logotipos

Inteligentzia Zentro Nazionalaren hasierako orrialdea

Elección de idioma, Menú superior y Zona de búsquedas

Zona de contenidos

Localizador

Hasiera > Nola funtzionatzen du CNIk?

Contenido principal

Nola funtzionatzen du CNIk?

CNIk bitarteko eta prozedura propioen bidez ohikoak ez diren kanaletan dagoen informazioa lortzen dihardu, bai Espainian baita atzerrian ere. Gobernuaren zuzendaritzapean betetzen ditu bere misioak, Inteligentzia Zuzentarauaren arabera, Gobernuak urtero finkatzen dituen informazio helburuak biltzen dituena.

Geroztik, informazio hau ebaluaketa eta analisi prozesu batetik pasatzen da, Gobernuak finkatu dituen helburuak lortzeko bidean fidagarria eta onurazkoa dela ziurtatzeko. Ondoren, informazioa interpretatzen da erabilgarria izan dadin erabaki prozesuaren arduradunentzat. Azken produktua Inteligentzia deitzen da.

CNIk lortzen duen informazioa eta egiten dituen analisiak Gobernu-Presidenteari eta Ministroei bidaltzen dira. Zentroak elaboratzen dituen txostenak Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako, Defentsa eta Barne Ministerioek jasotzen dituzte. CNIk beste Estatuko Administrazioko hainbat sail ere informatzen ditu.

Zerbitzuak berehalako akzioa eskatzen duen edo delitua den gertakari bati buruzko informazioa jasotzen badu, gaiaren izaeraren arabera, Gobernua —erabaki-hartze prozesuaren sostenguan— edo Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak informatzen ditu behar diren neurriak har ditzaten.

CNIren kideak, pertsona eta instalazioen babesaz arduratzen direnak izan ezik, ez dira agintaritza agenteak.

CNI erabaki-hartze prozesuan laguntza erakunde bat da eta bere misioa beste Estatuko erakundeak, erabakiak hartu behar dituztenak, lanean hasten direnean amaitzen da. Honela, bere txostenetan oinarritutako erabakiak ez dira CNIren erantzukizuna.

Nola funtzionatzen du CNIk?


Zona de pie de página

AA mailako erabilerraztasunaren balidatzailera joan. Leiho berri batean zabaltzen da.