CNI-Centro Nacional de Inteligencia

Espainiako Gobernua – Defentsa Ministeriora joan

Zona de cabecera

Zona de logotipos

Inteligentzia Zentro Nazionalaren hasierako orrialdea

Elección de idioma, Menú superior y Zona de búsquedas

Zona de contenidos

Localizador

Hasiera > Ohiko Estatu-Idazkari Zuzendariari buruzko informazio biografikoa

Contenido principal

Ohiko Estatu-Idazkari Zuzendariari buruzko informazio biografikoa

INTELIGENTZIA ZENTRO NAZIONALAREN OHIKO ESTATU-IDAZKARI ZUZENDARIA
ARMADAKO JENERAL
FÉLIX SANZ ROLDÁN

Espainako Gobernuak Armadako Jenerala Félix Sanz Roldán, Uclés (Cuenca) hirian 1945eko urtarrilaren 20an jaioa, Inteligentzia Zentro Nazionalaren Estatu-Idazkari Zuzendari izendatu zuen (1091/2009 Errege Dekretua, uztailaren 3koa), 2009ko uztailaren 3an, Inteligentzia Zentro Nazionalaren Estatu-Idazkari Zuzendaria, 2014ko uztailaren 4an Ministro Kontseiluak berrizendatua (583/2014 Errege-Dekretua).

Ibilbide profesionala.

  • 1962ko irailan, Akademia Militar Orokorra.
  • 1966ko uztailan, Artilleria Tenientea.
  • Lanpostu ezberdinak bete zituen, besteak beste, bateriaburu, Estatu Nagusiko ofiziala eta Espainiako Enbaxadaren agregatu militar ondokoa Washingtonen.
  • Armadaren Estatu Nagusiaren Plan Dibisioa.
  • Dibisio Korazatua XII Artilleria Autopropulsatutako burua.
  • Europan Aliatuen Aginte Gorenaren (SACEUR) aurrean Espainiako Misio Militarraren Bigarren Komandantea.
  • Koronel izanda, 1997eko uztailan, Defentsa Ministerioko Defentsa Politika Zuzendaritza Nagusian OTAN/Europar Batasuna (UE) arloburua.
  • Espainia eta OTAN-en arteko Akordioen lanketan parte hartu zuen. Era berean, Espainia eta atzerriko beste herrialdekin (Europaren Ekialdeko, Magrebeko eta Latinamerikakoekin) harremanak ezartzean aritu zen.
  • Brigada Jenerala izanda, Defentsa Ministerioko Plan eta Nazioarteko Harremanetarako Zuzendariorde Nagusi izendatua izan zen.
  • 2004ko maiatzan, Teniente Jenerala promozionatu ostean, Defentsa Politika Zuzendari Nagusia.
  • 2004ko ekainan, Defentsako Estatu Nagusiko Burua (JEMAD), Armadako Jeneral kargura goratua. JEMAD zelarik, Defentsa Nazionalaren Zuzentaraua, Defentsa Nazionalaren Legea eta Tropa eta Marinelen Legea aprobatu egin ziren. Era berean, Larrialdi Unitate Milatarra (UME) eta Indar Armatuen Inteligentzia Zentroa (CIFAS) sortu ziren.
  • Bere lau urtetako JEMAD agintaldia ondoren, 2008ko abuztuaren 1ean, Espainiak Europar Batasuneko Presidentzian jardun zuen bitartean, Defentsa Politikari buruzko Goi Ordezkaria, Gobernu Presidentearen menpe eta Estatu-Idazkari mailaz.
  • 2004 eta 2008 urteen bitartean Estatu Kontseiluko kontseilaria.
  • 2009ko uztailaren 3an, Inteligentzia Zentro Nazionalaren Estatu-Idazkari Zuzendaria, 2009ko uztailaren 3an, Inteligentzia Zentro Nazionalaren Estatu-Idazkari Zuzendaria, 2014ko uztailaren 4an Ministro Kontseiluak berrizendatua (583/2014 Errege-Dekretua).

Prestakuntza

Goi-mailako ikastaro asko burutu ditu, nazional zein nazioartekoak. Hona hemen aipagarrienak:

  • HAWK misil aditua, Misil Eskola, Restone Arsenal, Alabama (EEBB).
  • Armadaren Estatu Nagusia, Madril.
  • Artilleria ikastaro aurreratua, Fort Still Artilleria Eskola, Oklahoma (EEBB).
  • NATO Defentsa Elkargoa (NADEFCOL), Erroma.
  • Nazioarteko Ikasketak Nazioarteko Arazo eta Atzerri Politikarako Institutuan (INCIPE), Madril.
  • Baliabide Goi-mailako Kudeaketa eta Administrazioa, Defentsa Nazional Ikasketen Goi-Zentroa (CESEDEN), Madril.

Dominak

Nazio eta nazioarteko domina eta kondekorazio ugari jaso ditu, militar eta akademikoak, hauen artean:

  • "San Hermenegildo" Gurutze Nagusia.
  • Meritu Militar, Itsas Meritu eta Meritu Aeronautikoaren Gurutzeak.
  • Guardia Zibilaren Meritu eta Meritu Polizialaren Gurutzeak.
  • Lur-Armadako Merezimendu Zerbitzuei Domina eta Meritu Legioa (Ameriketako Estatu Batuak).
  • Commandeur de la Légion d’Honneur (Frantzia).
  • "Wissam Al Askari" Kordoi Nagusia (Maroko).
  • Gedyminas Ordenaren Jauna (Lituania).
  • Meritu Militarraren Ordena (Nikaragua).
  • Meritu Militarraren Gurutzea (Bulgaria).
  • Castilla-La Mancha Urrezko Domina.
  • San Raimundo de Peñafort Ordenaren Ohorezko Gurutzea.
  • San Gregorio Magno Ordenaren Gurutze Nagusia.
  • Portugaleko Don Enrique Infantea Ordenaren Gurutz Nagusia.

Bereizketak

  • “Honoris Causa” Doktorea, Madrileko “Alfonso X El Sabio” Unibertsitatea.
  • “Honoris Causa” Doktorea, Madrileko “Rey Juan Carlos” Unibertsitatea.
  • Ohorezko Zaldun Legionarioa, Ohorezko Guardia Zibila eta Polizia Nazionalaren Ohorezko Komisario Nagusia.

Estatu-Idazkari Zuzendariari

 

 Félix Sanz Roldán

 

 

 


Zona de pie de página

AA mailako erabilerraztasunaren balidatzailera joan. Leiho berri batean zabaltzen da.