CNI-Centro Nacional de Inteligencia

Espainiako Gobernua – Defentsa Ministeriora joan

Zona de cabecera

Zona de logotipos

Inteligentzia Zentro Nazionalaren hasierako orrialdea

Elección de idioma, Menú superior y Zona de búsquedas

Zona de contenidos

Localizador

Hasiera > Egitura

Contenido principal

Egitura

CNIren oinarrizko egitura 436/2002, maiatzaren 10ekoak, eta 612/2006, maiatzaren 19koak, Errege Dekretuek definitzen dute; egitura misioak betetzean ahalik eta eragingarrien izan dadin egokitzen da, Zuzendaritza, Idazkaritza Nagusia eta hiru Zuzendaritza Tekniko osatzen dutelarik.

Zuzendaritza: bere buruak Estatu-Idazkari Zuzendari maila dauka eta Errege Dekretuak izendatzen du. Bere betebeharrak 11/2002 Legearen 9. Artikuluak eta 436/2002 Errege Dekretuaren 2. Artikuluak finkatzen dituzte.

Idazkaritza Nagusia: bere buruak Idazkariorde maila dauka eta Errege Dekretuak izendatzen du. Estatu-Idazkari Zuzendaria ordezkatuko du ausentzia, bakante edo gaixotasun kasuetan. Bere betebeharrak 11/2002 Legearen 10. Artikuluak eta 436/2002 Errege Dekretuaren 3. Artikuluak finkatzen dituzte.

Zuzendaritza Teknikoak: Hiru sail dira, Inteligentzia, Inteligentzia laguntza eta baliabideez arduradunak hain zuzen.

Euren buruak, Zuzendari Nagusi maila dutenak, Idazkari Nagusiaren menpe daude, DEF/2962/2009 Aginduak, azaroko 2koak, ezartzen duen bezala. Maiatzako 6ko 11/2002 Legearen 9.2.a) artikuluak agintzen duen moduan izendatzen dira.

Estatu-Idazkari Zuzendariaren Laguntzarako Sailak: Estatu-Idazkari Zuzendariaren kabineteak eta Aholkularitza Juridikoa.

CNIren lurralde hedapen erakundeak: CNI Espanian zein Espainiak interes ekonomiko, politiko edo segurtasunekoak dituen beste Estatuetan hedatuta dago.

CNIren jarduerarekin lotuta dagoen guztia —barne antolakuntza eta egitura, baliabideak eta prozedurak, langileak, instalazioak, datu baseak, informazio iturriak, zein hau guztiari buruzko xehetasunak ezagutarazi ditzakeen edozein informazio edo datuk— SEKRETU mailan klasifikatutako informazioa da, sekretu ofizialen legeriak eta nazioarteko itunek xedatutakoaren arabera (11/2002 Legearen 5.1. Art.).


Zona de pie de página

AA mailako erabilerraztasunaren balidatzailera joan. Leiho berri batean zabaltzen da.