CNI-Centro Nacional de Inteligencia

Zona de cabecera

Zona de logotipos

Espainiako Gobernua – Presidentzia Ministeriora joan. Leiho berri batean zabaltzen da.
Inteligentzia Zentro Nazionalaren hasierako orrialdea

Elección de idioma, Menú superior y Zona de búsquedas

Zona de contenidos

Localizador

Hasiera > Zer da CNI?

Contenido principal

Zer da CNI?

Esparru nazional eta internazionalen erronka berriak ikusirik, Espainiak Inteligentzia Zerbitzu berri eta espezializatu baten beharra nabarmendu zuen, erronka berri hauei modu eragingarrian aurre egiteko.

Behar honen erantzuna Inteligentzia Zentro Nazionala (CNI) da; Espainiaren independentzia edo lurraldeko segurtasuna, interes-nazionala, Zuzenbide-Estatu eta bere instituzioen egonkortasunaren kontra doazen edozein arrisku, mehatxu edo eraso saihesteko eta aurreikusteko Gobernu-Presidenteari informazio, analisi, ikerketa edo proposamenetaz hornitzeaz arduratzen den Erakunde publikoa. (1.Art. 11/2002 Legea).

Zer da CNI?Zuzenbidezko ordenak menpekotasun-printzipioaren bidez CNI zuzentzen du eta bere jarduerak argiro 11/2002 Lege Organikoan, maiatzaren 6koa, misioen arloan ezarritakoak bezala burutzen dira, CNI arautzen duena eta Lege Organikoa 2/2002, maiatzaren 6koa, Inteligentzia Zentro Nazionalaren aurretiko kontrol judizialaren araupetzailea da.

CNIk betetzen dituen jarduerak beste herrialdetan bi Inteligentzia Zerbitzu edo gehiago burutzen dituela nabarmen dezakegu. Honek errezten du koordinazio homogeneo eta globala eta arlo osagarrien arteko inteligentziako trukaketa, baliabideak aprobetxatuz. Honen ondorioz, CNIk Estatuko beste informazio zerbitzuekin lan egiten du koordinazio oinarripean.

Koordinazio hau errezteko Gobernuaren Batzorde Delegatua Inteligentzia Arazoetarako (6. art. 11/2002 Legea), Presidenteak izendatuta gobernuaren Presidenteordeak burututa, bere lanen artean begiratu behar du inteligentzia eta informazio zerbitzu guztien arteko egokia den koordinazioa, inteligentzia erkidego bat osatzeko.

Bere informatzeko jarduerak burutzeko, CNIk fondo erreserbatuetatik urteroko asignazioa badu, hauen erabilera, gastu erreserbatuetara bideratutako kredituen erabilera eta kontrola, 11/95 Legez, martxoaren 11koa, araututa dago. Fondo erreserbatu hauen helburua –baita ere Barne, Defentsa eta Kanpo Arazoetarako Ministerioek kudeatzen dituztenak- Zerbitzuaren jarduera edo iturrietariko lotuta dauden identitateak, gertaerak, tokiak edo datak babestea da. Hala ere, honek ez du esan nahi kontrolpean egoten ez daudenik zeren eta justifikazio eta kontrol sistema berezi bat dago, 11/2002 Legeak, maiatzaren 6koak, Inteligentzia Zentro Nazionala erregulatzen duenak Zentroko jarduerako legebiltzarraren kontrolaren printzipioa berez kontenplatzen du. Lege honek, legebiltzarraren autonomia errespetu barruan, gastu erreserbatuetako zuzendutako kredituak kontrolatzen dituen Batzordea beren aktibitateetako kontrola egiten duena izan dadila aurreikusten du. Batzorde honetan Estatu-Idazkari Zuzendaria aldizka agertzen da.


Zona de pie de página

AA mailako erabilerraztasunaren balidatzailera joan. Leiho berri batean zabaltzen da.