
Gobernuaren zuzendaritzapean, urtero informazio helburuak finkatzen dituena Inteligentzia Zuzentarauan, CNIk bere misioak betetzen ditu informazioa lortzen, ohikoak ez diren kanaletan, bai Espainian baita atzerrian ere.
Geroztik, informazio hau ebaluaketa eta analisi prozesu batetik pasatzen da, Gobernuak finkatu dituen helburuak lortzeko bidean, fidagarria eta onurazkoa dela ziurtatzeko. Emaitzako informazioa interpretatzen da, ateratako produktua erabilgarria izan dezan erabaki prozesuaren arduradunentzat. Azken produktua Inteligentzia deitzen da.
CNIk lortzen duen informazioa eta egiten dituen analisiak Gobernu-Presidenteari eta Ministroei bidaltzen dira. Zentroak elaboratzen dituen txostenakKanpo Arazoetako eta Lankidetzako, Defentsa eta Barne Ministerioek jasotzen dituzte. CNIk beste Estatuko Administrazioko hainbat sail ere informatzen ditu.
Zerbitzuak, berehalako akzioa edo delitu bat den gertakari bati buruzko informazioa jasotzen badu, gaiaren izaeraren arabera, Gobernua –erabaki hartze prozesuaren sostenguan- edo Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak informatzen ditu behar diren neurriak har ditzaten.
CNIren kideak ez dira agintaritzaren agenteak, pertsona eta instalazioen babesaz arduratzen direnak izan ezik.
CNI erabaki hartze prozesuaren laguntza erakunde bat da eta bere misioa amaitzen da beste Estatuko erakundeak, erabakiak hartu behar dituztenak, lanenan hasten direnean. Honela, bere txostenetan oinarrituta dauden erabakiak ez dira CNIren erantzukizuna.
